Hitzaldia : Desberdintasunak eskolan abiatzen dira

Sailak/Tags
    raz

    Herriko  Emazteen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko batzordeak Idoia Rodriguez Mondragonen hitzaldia antolatzen du irailaren 17an, asteazkenarekin, 18:30tan, Posta gelan.

      Idoia Rodriguez Mondragon , ingeniaritza pedagogikoan aholkularia da, genero estereotipoetan aditua, hizlariak eta idazlea. Hitzaldiaren gaia "Desberdintasunak eskolan abiatzen dira" izanen da.

    "Eskolan, jokamoldeak, emaitzak edo orientabideak direla ere, neskek eta mutilek ez dituzte igurikamen berdinak. Desberdintasun horiek autoestimua, etorkizunerako aukerak eta gizartean proiektatzeko moldea biltzen dituzte. Hitzaldiaren helburua da desberdintasun goiztiar horiek nola finkatzen diren ulertzea. Eskola eta hezkuntza justuagoa eta zuzenagoa eraikitzeko pistak ere xerkatuko ditugu ".

    Mintzaldi hori irailaren 17an iraganen da, asteazkenarekin, 18:30tan, Posta gelan. Deneri irekia eta sarrera doan.