Idoia Rodriguez Mondragon, ingeniaritza pedagogikoan aholkularia da, genero estereotipoetan aditua, hizlariak eta idazlea. Hitzaldiaren gaia " Maitasuna kontatu : irudimena eta ondare kulturala" izanen da.
Zinemak eta literaturak maitasun eredu erromantikoa baloratzen dute. Hitzaldiak, kultura-eredu nagusi hau, ainitzetan sexista eta heteroarauaren menpekoa, maitasun-modu batzuk ikusezin bihurtzen dituela eta gure harremanak moldatzen dituela aztertzen du. Harremantzeko molde anitzagoak, berdinzaleagoak eta emantzipatzaileagoak berpentsatzeko ardatzak zabaltzen ditu.
Mintzaldi hori otsailaren 12an iraganen da, ostegunarekin, 18:30tan, Herriko etxean. Deneri irekia eta sarrera doan.

