Idortea : Euskal Herriko kostaldea edateko uraren erabilera dela eta "Alerta" egoeran da

Sailak/Tags
    raz

    Lurraldeak, duela zonbait hilabete idorte egoera instalatu dela. Horren ondorioz, Pirinio Atlantikoetako prefetak , Euskal Hirigune Elkargoko herri guziak edateko uraren erabilerari dagokionez"Alerta" egoeran, ezarri ditu uztailaren 28tik goiti,  asteartearekin  18:00etatik goiti hain zuzen ere.  

    Azken egunetako euriek ez dute egoera hobetzea ahalbidetu. Euri eskasiak, tenperatura beroek eta erreken emari apalek ur baliabidea arriskuan ezartzen dituzte. Horrez gain, uda garaian ur kontsumoa %20tik %30era emendatzen da, hortaz, egoera are larriagoa da.

    Herritar guziak uraren erabilera neurtzera eta ezinbestekoak ez diren erabilerak mugatzera deituak dira.

    Murrizketa nagusiak

     Herritarrentzat

    • Baratze, belardi eta lorategiak 08:00etatik 20:00etara ureztatzea debekatua da.
    • 1 m³ baino handiagoko igerileku pribatuak betetzea debekatua da ( ur maila osatzeko izan ezik).
    • Etxean ibilgailuak garbitzea debekatua da.
    • Fatxadak, teilatuak, terrazak, espaloiak eta bestelako gainazalak garbitzea debekatua da,  segurtasun arrazoiak edo salbuespen sanitarioak izan ezik.
    • Zirkuitu irekiko apaingarri-iturriak gelditu beharko dira, teknikoki posible denean.

    Profesionalentzat

    • Ibilgailuak eta itsasontziak garbitzea debekatua da, ur gutxi kontsumitzen duten sistemak edo salbuespen sanitarioak izan ezik.
    • Fatxadak, bideak eta gainazal iragazgaitzak garbitzea debekatua da, araudian aurreikusitako salbuespenak izan ezik.
    • Kirol zelaiak 20:00etatik 08:00etara bakarrik ureztatzen ahalko  dira, astean gehienez bi aldiz.
    • Golf zelaietan green-ak eta hasierako eremuak baizik ez dira ureztatzen ahalko, eta asteko ur kontsumoa gutienez %60 murriztu beharko da.
    • Jendearentzat diren igerilekuak betetzea debekatua da, ARS osasun agentziak erakundeak egiaztatutako premia sanitario baten kasuan izan ezik

    Laborarientzat

    • Laborantza ureztatzeko ur hartzeak murriztuak dira.
    • Baratzezaintza, baratzezaintza apaingarria eta fruitu-arbolen ureztatze lokalizatua 20:00etatik 08:00etara baimendua da.
    • Salbuespen gisa, e ekoizle profesionalentzat, uztaren biziraupena bermatzeko ezinbestekoa denean egunez ureztatzea baimenduko da,
    Ez da murrizketarik abereen edanarazteko.

    Murrizketa horiek ez errespetatzeak isun handiak ekar ditzazke: 1.500 euro arte pertsona fisikoentzat eta 7.500 euro arte enpresentzat.

    Herri bakoitzean aplikatzen diren neurriak VigiEau webgunean kontsulta daitezke.