Ihintza-Cloé Hargousen argazki erakusketa – Itzalek diotena

Sailak/Tags
    raz

    2026ko irailaren 11tik urriaren 16ra, ostiraletik ostiralera, Posta gelan.

    «Itzalek diotena» / «Ce que disent les ombres» erakusketak   argiaren eta iluntasunaren, lur zikloaren egunaren eta gauaren eta  argazkiaren eta soinuaren arteko lotura agerian uzten dituzten argazkiak, bideoak eta idazki poetikoak biltzen ditu.

    Erakusketa honetan, Ihintza-Cloé Hargousek arkitektura-artefaktuen argazkiak, hormetako koloreen aldaerak eta  hizkiz, zenbakiz, hitzez eta, zenbaitetan, kodez idatzi  zeinuen  inskripzio grafikoak aurkezten. Irudiz irudi, elementu ezberdinen arteko loturak sortzen dira, eta oihartzunak ageri dira itzalari leku gutxi uzten dion argitasun handiarekin garatzen den seriearen baitan.

    Serieak bihurgune bat hartzen du iluntasuna nagusitzen hasten denean; orduan, irudia goitik behera aldatzen da. Beti egunez egin  argazki-serie honetan, irudia gero eta nahasiagoa eta konplexuagoa bihurtzen da, erakusketa Jean-Louis Hargousen «Chants électromagnétiques» albumeko musikarekin sortu  bideoekin bukatu arte. Zazpi musika, soinu-materiaren eta konposizioaren ikuspegi eta ezaugarri ezberdinen zazpi adierazpen proposatzen dira. Inguratzen gaituen espazioa betetzen duten eremu elektromagnetiko fisikoen irudikatzen dute,  unibertso dardartiaren metafora gisa.

    «Itzalek diotena» / «Ce que disent les ombres» pista -joko bat,  ikerketa-objekturik gabeko aztarnak edota sortzekoak diren metaforen laborategi bat  amets egitera, pentsatzera eta sentitzera gomitatzen gaituen erakusketa da.