Interes Agerraldi Deialdia : Bixikenea eremuan kultur eragile eta elkarteei zuzendu heren-toki baten sortzeko egitasmoa

Sailak/Tags
    raz

    Herriak 2022an onartu kultur proiektuak (eranskinean), biztanleei kultur bizitza aberatsa, engaiatua eta eskuragarria proposatzeko xedea du. Bixikenea eremua erosiz, Urruñako Herriak kultur praktikak dinamizatzeko eta esperimentatzeko aukera berriak eskaintzen dituen ekipamendu publiko bat eskuratzen du.

    Testuingurua

    Bixikeneako eremua, gailur lerroan antolatua den hamabost bat hektarako berdegune batean kokatzen da. Bertatik itsasoa eta mendia ikus daitezke. 2020an ateak hetsi zituen Postetxeko oporretako udaleku ohia da eta geroztik ez da gehiago erabilia izan. Herriak 2023ko azaroan eremua erosi du.

    Herriko egitasmoaren helburua ekosistema bat sortzea da, sormena eta aisialdia partekatzeko eta trukatzeko toki bat, okupatzaileen eta erabiltzaileen arteko elkarreragin eta sinergia sendoen sorrera bultzatuz. Benetako heren-toki bat bilakatu daitekeen gune bat, bertan parte hartuko duten eragileekin bide eginez.Herriko proiektuaren helburua da eraikinak berritzea, espazio bizia eta inklusiboa bilaka daitezen,ondoko ardatzak sustatuz:kultur sorkuntza eta zabalkuntza,tokiko biziaren eta elkarte biziaren animazioa,berrikuntza soziala eta esperimentazio kolektiboa,belaunaldien arteko eta kulturen arteko topaketa, euskara eta euskal kulturaren sustapena eta hedapena. Egitasmo bateratzaile horren bidez herritarren beharrei erantzun eta lurraldea erdiguneanezartzeko xedea da.

    Interes Agerraldi Deialdirako hautagaitza

    Hautagaitza txostenak aurkezteko baldintzak :

    • Bixikenea egitasmoaz eta kultur eragileei eta elkarteei dedikatu heren-toki baten sorrerari buruzhautagaiak duen ikuspegia aurkezteko eta proiektu horretan parte hartzeko duen motibazioa etabertan zein herrian proposatu nahi dituen jarduerak azaltzeko nota bat
    • Hautagaiaren egitura, ekintzak, burutu proiektuak, bakarrik edo kolektiboki,bere partaidenagusien eta bere tokiko sarearen aurkezpen bat
    • Eragileak egoitzari dagokionez dituen beharrak (lan eremuak, biltegia, etab.), proiektukolektiboaren lanketa eta obrak burutu bitartean aldi baterako okupazioari dagozkion beharrak (8. eraikina).

    Hautagaitzak mailez igorri beharko dira maiatzaren 31a aitzin : bixikenea@urrugne.eus
    Argibide eskaerak ere bertan galdegiten ahalko dituzue : bixikenea@urrugne.eus