Izen emateak irekiak dira : Zokoako merkatua

Sailak/Tags
    raz

    Urtero Urruñako herriko etxeak udako merkatu bat antolatzen du zokoan. Aurten astelehenez izanen da, 2026ko uztailaren 6etik, agorrilaren 31ra.

    Zokoako udako merkatuan  ekoizleak eta artisauak atzemanen dituzue. Parte hartzeko, hautagaitza dosierra bete eta Urruñako herriko etxera igorri beharko da 2026ko maiatzare, 4erako beranduenik.  

    Informazio orria

    Dosierra osatu eta mail honetara igor ezazue : marchesocoa@urrugne.eus