Izena eman auzoetako kontseiluan

Sailak/Tags
    raz

    Izena eman auzoetako kontseiluan! Bilkurak urriaren 16tik abenduaren 4a iraganen dira

    Auzoetako kontseilua tokiko demokrazia eta parte hartze instantzia bat da, herriko etxeak ezarria. Instantzia horren funtzioa demokraziaren tresna izatea da, herritarren adierazpena eta parte hartzea ahalbidetzen dituena.

    Helburu batzuk:
    - Herritarren parte hartze instantzia bat eratu eta elkarrizketa sortu auzoko ordezkarien eta hautetsien artean
    - Auzoetako inbestimendu beharrei buruzko diagnostiko partekatua egin herriko zerbitzuekin
    - Auzoko bizi kalitatea hobetzeko antolamendu ideiak garatzeko baldintzak sortu

    Kide izateko baldintzak:
    - Pertsona fisikoa izatea
    - 18 urte baino gehiago izatea
    - Auzoan bizitzea
    - Auzoetako komite bakarrean parte hartzea (auzapeza eta auzoetako biziaren hautetsi arduraduna izan ezik)

    Atzeman ezazu hemen izena emateko orria

    Bilkurren datak 

    - Pausu- Teilatubaita : urriaren 16an, 18:00etan, Heriko Etxean (Kontseiluko gelan)
    - Zokoa-Erlaitza: azaroaren 4an, 18:00etan, 
    Heriko Etxean (Kontseiluko gelan)
    - Oleta-Herburu: azaroaren 20an, 18:00etan, Oletako eskolan
    - Hiribarnea : azaroaren 24an, 18:00etab, Heriko Etxean (Kontseiluko gelan)
    - Kexiloa : azaroaren 27an, 18:00etan, 
    Heriko Etxean (Kontseiluko gelan)
    - Mendixoko : abenduaren 4an, 18:00etan, Lepobidea gelan