Zergatik plantan ezarri da janari-hondakinen bilketa?
2024ko urtarrilaren 1etik, Ekonomia zirkularraren aldeko eta behargabeko xahutzearen kontrako legeak (frantsesez AGEC) janari-hondakinak jatorrian bereiztera behartzen ditu hondakinen kudeaketan eskumena duten lurralde-kolektibitate guziak.
Eginbehar hori betetzeko, Euskal Hirigune Elkargoak jadaneko plantan ezarri ditu bizileku mota ezberdinetara egokitutako hainbat soluzio:
- Banakako konpostagailua: baratze batean ezartzen da, eta janari-hondakinak eta baratzeko hondakin ttipiak konpost natural bilakatzeko ahala ematen du;
- Zizare-konpostagailua: kanpoalderik gabeko apartamentu eta bizitegiei egokitua da, eta zizareak erabiltzen ditu janari-hondakinak konpost eta ongarri likido bilakatzeko;
- Konpostatze partekatua: konpostagailuak ezartzen dira gune kolektiboetan (auzo, bizitegi eraikin eta abarretan), eta boluntario diren familia batzuek erabiltzen dituzte.
Hemendik aitzina, bereizitako bilketa egiten da ere: bereziki, bizileku kolektibo trinkoko guneei (bizitegi-eraikin handiei) zuzendua da, eta janari-hondakinak etxetik hurbil dauden edukiontzietan uzteko ahala ematen du. Ondotik, hondakin horiek bildu eta konpost bilakatzen dira balorizazio-plataforma batean.
Zergatik da garrantzitsua janari-hondakinak bereiztea?
Janari-hondakinek oraindik ere gure etxe-hondakinen zati handi bat osatzen dute, eta balorizatzeko baliabide baliotsuak dira. Keinu sinple horrek ahala ematen du tratatu beharreko etxe-hondakinen kopurua murrizteko, baliabide naturalak zaintzeko eta ekonomia zirkularragoa bultzatzeko.
Nori eragiten dio janari-hondakinen bilketak?
Janari-hondakinen bilketak bizitegi eraikin handietako biztanleei eragiten die. Lurraldeko bizileku kolektibo trinkoena duten hiri edo herrietan plantan ezartzen da. Hedapena bi urratsetan egiten da:
- 2026ko urriaren 5etik goiti, Donibane Lohizunen, Hendaian, Urruñan eta Ziburun;
- 2027ko hasieran, Angelu, Baiona, Bidarte, Bokale, Hiriburu eta Miarritzen.
Bilketa honen eraginpeko biztanleek Euskal Hirigune Elkargoaren gutun bat errezibituko dute etxean, zerbitzua abiatu baino lehen.
Nola funtzionatzen du janari-hondakinen bilketak?
Familia bakoitzak zego bat eska dezake, urririk, bere janari-hondakinak bereizteko. Erabiltzaileei bidaltzen zaien informazio-mezuan zehazten da zegoa nola eskuratu.
Zegoak erregularki hustu behar dira, horretarako balio duten eta bizitokien inguruetan ezarriak diren edukiontzi marroietan (ikus pareko argazkia).
Euskal Hirigune Elkargoak emandako zegoaz gain, beste ontzi bat ere erabil daiteke. Hautsiz gero, banaketa-puntu batean zego berri bat eskura daiteke (jar harremanetan Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuekin).
Zer janari-hondakin bereiz daitezke?
Onartzen dira:
- fruitu eta barazkien zurikinak;
- apairu-hondarrak;
- estalki gabeko eta epemugaz kanpoko elikagaiak;
- kafe-hondakinak eta paperezko iragazkiak;
- te zakutxoak;
- arroltze oskolak.
- ostra, muskuilu eta bestelako itsaskien oskolak;
- landare-hondakinak (belar moztua, hostoak, adarrak);
- likidoak;
- estalkiak.
Ez dira onartzen :
Manu guziak oroitaraziak dira zure zegoan eta gutunarekin batean igorritako edo gure webgunean deskarga daitekeen bereizketa-txostenean.
Aholku baliosa : ezar ezazu egunkari-paper, xukatzeko paper edo kraft paper pixka bat zegoaren hondoan, hezetasuna xurgatu eta isurtzeak saihesteko.
Zer gertatzen da nire janari-hondakinekin?
Bilketako langileek astean behin edo bitan esku hartzen dute edukiontziak husteko. Ekipamendu horiek bereziki diseinatu dira usainak, isuriak edo kaltegarrien presentzia mugatzeko.
Ondotik, janari-hondakinak Mendixkako balorizazio-gunera eramaten dira, Sarrikotapera. Han, arauen araberako konpost bilakatzen dira, eta konpost hori laborantzako lurrak aberasteko erabiliko da. Zure janari-hondakinak bereiziz, beraz, zuzenean parte hartzen duzu tokiko laborantzako baliabide balio bat sortzen.
Non hartu ontzia?
Elikagai-hondakinak errazago bereizteko, ontzi bat dohainik eskuratzen ahalko duzue, ondoko ordutegi eta tokietan.
Banaketa-guneak :- Hendaia
29 Richelieu karrika
Urriaren 2a, ostirala, 17:00etatik 19:00etara
- Donibane Lohizune
12 Duconte karrika
Urriaren 5a, astelehena, 17:00etatik 19:00etara
- Hendaia
Txiki Handi gunea, Hondartza aretoa
10 Jean Mermoz karrika
Urriaren 10a, larunbata, 9:30etatik 12:30etara
- Donibane Lohizune
23 Georges Clemenceau etorbidea
Urriaren 14a, asteazkena, 14:00etatik 17:00etara

