Helburua da haurrek jada erabiltzen ez dituzten jostailuak biltzea, eta horrela beste familia batzuei horietaz gozatzeko aukera ematea, jostailu azoka batean. Ekintza hau abenduaren 19an, larunbatez, iraganen da, abenduaren 18tik 20ra antolatua izanen den Eguberriko merkatuaren kari.
Eman nahi dituzun jokoak ondoko lekuetan utzi ditzazkezu :
- Urruñako herriko eskola guzietan
- Haurtzaindegietan
- Herriko Etxeko harreran
Zein joko eman?
Adin guzientzako egokiak diren jokoak eman daitezke, garbiak, osorik eta egoera onean baldin badira :- Mahai-jokoak
- Ernatze jokoak
- Eraikitzeko jokoak
- Panpinak eta iruditxoak
- Auto ttikiak
- Haurrentzako liburuak
- Pelutxeak

