Laborantzarako tarifa berezien dispositiboa

Sailak/Tags
    raz

    Euskal Hirigune Elkargoak laborariei, kooperatibei eta etxaldeei tarifa berezi bat proposatzen die.

    Dispositibo horri esker, laborantzarako erabiltzen den urari egokitu prezioak lortu ditzazkete. Laborantzarako kontagailu berde bat ezarriz, laborantza-jarduerari lotua den ur-kontsumoa eta etxebizitzari dagokiona bereiz daitezke.

    Kontagailu horrek laborantza beharretarako baizik erabiltzen den ura neurtzen du, erabilera horrek hondakin-urik sortzen ez duelarik. Hala nola, kabalen edateko ura, lurren ureztatzeko edo hazkuntzari dedikatu eraikinetan erabiltzen den ura.

    Nola egin daiteke eskaera?

    • Internetez:

    Uraren eta saneamenduaren laborantzarako tarifa bereziaren eskaera egin Internet bidez

    • Posta elektronikoz :
    Deskargatu eskaera-formularioa, bete eta igorri helbide honetara : eau.agri@communaute-paysbasque.fr