Ongi etorri Urruña herriko lan eskaintzen gunera.
Urruñako herriko etxeko lan eskaintzak kontsulta itzazu eta zure hautagaitza helaraz ezazu horietariko batek interesatzen bazaitu.
Hirigintza Operazio eta Antolamendu Estrategiaren Proiektu-burua (E/G)
Zerbitzuen zuzendari nagusiaren ardurapean eta Zerbitzu Teknikoen Zuzendaritzarekiko lotura funtzionalean, bereziki, Hirigintza Zerbitzuarekin, honakoen ardura izanen duzu:
- Udal elkargoaren hirigintza-antolamendu eta garapen proiektuak gidatzea, koordinatzea eta gauzatzea, aurretiazko azterlanetatik hasi eta gauzatu artean, betiere politika orientabideak, hirigintza-arauak eta lurzoru-partaidetzak,operatiboak zein sozialak, errespetatuz.
Eskaintzaren azken eguna: 2025eko azaroaren 13a
Eginkizun orokorrak :
- Lurralde-proiektuaren espazio-, ekonomia-, jendarte- eta ingurumen-dimentsioen agerrarazpen operatiboa bermatzea.
- Udal-proiektuekin edo partaidetza-proiektuekin zerikusia duten hirigintza-baimenen jarraipena egitea.
- Operazioak plangintza-dokumentuekin (PLU, PLH, SCoT) bat datozela egiaztatzea.
- Zerbitzu teknikoekiko (bideak, sareak, ingurumena, eraikinak) eta parte hartzen duten gainerateko herri-zerbitzu guziekiko (trantsizio ekologikoa, gazte-hezkuntza, GEUZ,...) koordinazioa segurtatzea.
- Hirigintza-dokumentuak egiten edo berrikusten eta antolamendu-orientabideak definitzen parte hartzea (SCoT, PLUi Lapurdi Mendebaldea, SRADDEDT, Klima Plana, etab,...).
- Udalaren kontratu-agiriak prestatu eta haien jarraipena egitea (jendarte aniztasunaren kontratua, etab. ), partaidetza-dispositiboak (PIG / OPAH), finantzaketa-dosierrak, diru-laguntzak, antolamendu-bilanak.
- Hitzarmen eta kontratu publikoak apailatzea, hala badagokio (AMO, MOE, obrak, azterlanak).
- Operazioen plangintzaren eta aurrekontuen jarraipena egin, eta zuzendaritzari eta hautetsiei kontuak ematea.
- Datu-komunikazio jarraikia bermatzea (aginte-taulak, proiektu-fitxak, segimendu-oharrak).
- Herriko biztanle eta eragileekin hitzartzeak antolatzea (bilkura publikoak, tailerrak, eta bestelakoak).
- Proiektuei buruzko komunikazioan esku hartzea (euskarriak, panelak, argitalpenak, webgunea).
- Antolamendu Gutunaren arabera, antolamenduko operazioen dimentsio parte-hartzaile eta iraunkorra baloratzea.
Bilaturiko profila
Gaitasun teknikoak
- Ezagutza sendoak hirigintza operatiboan, lur gaietan, antolamenduko muntaketetan, arauzko prozeduretan.
- Hirigintza-plangintzako eta hirigintza operatiboko tresnak menderatzea (PLU, OAP, PADD, ZAC, etxe-multzoak).
- Lurralde-erakundeen funtzionamendua eta eskaera publikoa ezagutzea.
- Ongi ulertzea antolamenduaren gizarte- eta ingurumen-erronkak (bizilekuak, bizikideen aniztasuna,lur-urritasuna, mugikortasunak).
Zeharkako gaitasunak
- Analisi-, sintesi- eta idazketa-gaitasunak.
- Partaidetzak sustatzeko eta zeharkako lanerako gaitasuna.
- Elkarrizketaren eta adostasunaren aldeko jitea.
- Zorroztasuna administrazio- eta finantza-kudeaketan.
- Ekimen izpiritua, autonomia, zerbitzu publikoaren zentzua.
Prestakuntza eta esperientzia
- Goi-mailako prestakuntza (Baxoa+4/5) hirigintzan, antolamenduan, geografian, arkitekturan edo baliokidea den beste batean.
- Kolektibitatean edo egitura para-publikoan lortu esperientzia xerkatzen da(SEM, SPL, EPF, arrandan emaile soziala, hirigintzako kontsulta-bulegoan).
Aurkezteko azken
eguna : 2025eko maiatzaren azaroaren 13a
Zure curriculuma eta
aurkezpen-gutuna igor itzazu auzapez jaunaren izenean :
- Posta elektronikoz : recrutement@urrugne.eus
- Posta bidez : Urruñako Herriko etxea-Herriko etxeko plaza 64122 Urrugne
