Udaleku honetan l Bortzirietan, Oiartzunen, Saran edota Urruñan bizitzen diren gazteei lehentasuna emanen zaie, baina beste herrietako gazteek ere parte hartzen ahalko dute. Beharrezkoa da aldiz euskaraz jakitea.
Udalekua Arantzan hasiko da, uztailaren 13an, goizeko 10:00etan. Egunez egun Sarara ibilbidea osatuko dute, herriz herri jarduera ezberdinak eginez. Uztailaren 19an bukatuko da udalekua, Saran, 12:00etan.
Izen ematea online egin behar da eta horretarako epea martxoaren 31a artekoa izanen da. Toki kopuru mugatua izanen da eta gehienez ere 40 gaztek parte hartuko ahalko dute.
Udalekuaren prezioa 175 eurokoa da. Familiek apirilean jakinen dute izen ematea onartua izan den. Udalekua aitzinera ateratzeko gutienez 15 izen emate beharko dira.

