Mugaldeko Udalekuan lan egiteko begirale bila

Sailak/Tags
    raz

    Mugaldeko Udalekua bigarren aldiz antolatuko da aurten. Arantzan hasiko da, uztailaren 13an, eta Sararen bukatuko da, uztailaren 19an. 

    Udaleku ibiltari honetan lan egiteko aisialdiko begiraleak behar dira. Interesatuek curriculumak bidali behar dituzte helbide elektronikora, otsailaren 28a (ostirala) baino lehen.

    Baldintzak :

    • Beharrezkoa da euskaraz jakitea (C1 maila), eta ondorengoak baloratuko dira:
    • Begirale titulua izatea.
    • Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo burutzen egotea.
    • Esperientzia izatea antzeko lanetan.
    • Euskararekiko sentsibilizazioa izatea.
    Taldean lan egiteko erraztasuna izatea.


    Interesatuek curriculumak bidali behar dituzte helbide elektronikora, otsailaren 28a (ostirala) baino lehen :

    oiartzun@tturttur.eus