Natur arriskuen prebentzioa – Udalaren babes Plana

Arrisku nagusiak gure herrian 

D.I.C.R.I.M delakoak (Arrisku Nagusiei Buruzko Udalaren Informazio Dokumentua), gure herria mehatxatzen duten arriskuak aurkezten ditu eta oroitarazten errespetatu beharreko segurtasun-kontsignak, herriak aurreikusi alerta-bideak, larrialdi-zenbakiak eta herrian horrelakorik gertatuz gero jarraitu beharreko desmartxak: 

Gure udalerriak jasan ditzakeen arrisku nagusiak : 

  • Uholdeak
  • Itsas urez gainditzea
  • Ekaitza
  • Barradera haustura
  • Oihanetako suteak
  • Lur-mugimendua
  • Lurrikara
  • Gai arriskutsuen garraioa
  • Pandemia
  • Berote handia

Dokumenta : DICRIM

Udalaren babes plana

Udalaren babes plana, hiri mailan landu den eta auzapezaren ardurapean den 2004ko agorrilaren 13ko segurtasun zibilaren modernizazio legeak sortu tresna da. Arrisku nagusiak eta erronkak identifikatzeaz gain, hirian eragina ukan dezaketen  segurtasun zibileko gertakariei erantzuten die eta herritarren informatzea, prebentzioa, eta alertatzea  du helburu.   Plan horrek, larrialdi egoera bat gertatuz geroz, hiriko zerbitzuen antolaketa nolakoa izan behar den zehazten du, bakoitzaren eginkizuna, hiriak dituen giza baliabideak eta baliabide materialak zerrendatzen ditu. Planak, arrisku bakoitzari egokitzen zaion ekintza-fitxa bat proposatzen du.

Suhiltzaileek eta Estatuko zerbitzuek sortu gainerateko dispositiboekin  koordinatuko da.

Urruñako Udalaren babes Plana2014ko martxoaren 10eko kontseiluan onartu eta  2021eko abenduan eguneratu zen. Gure webgunean molde numerikoan kontsulta daiteke. Hiriak Segurtasun zibileko gertakari bat nola kudeatuko duen ulertzeko argibideak eskaintzen ditu. Hiria krisia baten aitzinean, ahal bezain ongi erantzuteko prest da.  

Alerta baliabideak eta Segurtasun kontsignak 

Herritarran alertatzeko baliabideak   

  • Herriko zerbitzuek bideratu atez atekoa
  • Eremu publikoan diren argi-panelak
  • Hiriko webgunea
  • Deien automata
  • Bozgoragailuak
  • Sare sozialak
  • Auzoetako batzorde ordezkarien bitartekaritza
  • SMS igorketa masiboa

Udalaren babes planaren oinarrizko segurtasun kontsignak

  • Jarraitu beharreko kontsignak ezagutzeko irratia entzutea
  • Ez joan eskolara haurren bila. Eskolaren ardurapean dira.
  • Ez telefonoa erabili, lineak eta sareak libratu sokorrien antolaketa errazteko
  • Elektrizitatea eta gasa moztu
  • Hiriko tresna digitalak kontsultatu ( webgunea, facebook, orria eta eremu publikoan diren argi-panelak) 
  • Deipean den hiriko langilearekin harremanetan sartu urgentzia tekniko bat gertatuz geroz edo 15 zbkia deitu zuzenean ezinbesteko egoera  bat gertatzen bada.  

               Normal 0 21 false false false FR X-NONE X-NONE MicrosoftInternetExplorer4

Natur hondamendi egoera :

CATNAT, bereziki kaltegarriak diren fenomeno edo fenomeno desberdinen bateratzeak eragiten duen  natur hondamendi egoera bat da. Natur hondamendi izaerako gertakari batek gure lurraldea hunkitzen duelarik, erraten da «  lurralde natur hondamendi egoera » batean dela. Egoera, aldizkari ofizialean argitaratzen den ministerioen arteko agindu batek  aitortzen du .

Hondamendi natural batek eragin ezbehar batengatik kalte-ordainen eskaera

Hondamendi natural edo teknologikoetaz babesteko asurantza ukanez geroz, gisa horretako ezbehar batengatik kalte-ordainak eskuratu daitezke. Baina horretarako ministerioen arteko agiri batek hondamendi natural edo teknologiko egoera aitortu behar dio hiriari. Hondamendi egoera aitortzen duen agiria aldizkari ofizialean argitaratu bezain laster, ezbeharra deklaratu  behar zaio asurantzari.

Kalte-ordainen eskuratzeko desmartxak

  • Nere asurantzarekin harremanetan sartzen naiz 5 eguneko epean, posible baldin bada
  • Pairatu ditudan ezbeharren eremuak estimatzen ditut (fakturak, argazkiak) zer nolako laguntza eskuratu  dezakedan aztertzeko eta esperta pasa arte ez dut deus botatzen. 
  • Urruñako herriko etxearekin harremanetan sartzen naiz (05 59 47 44 44) pairatu ditudan ezbeharren berri emateko
  • Nere asurantzari ezbeharraren deklarazioa egiteko dokumentuak eskuratze agiria duen gutun ziurtatuz helarazten dizkiot
  • Nere hiriak, hondamendi natural egoeraren aitortza lortzeko desmartxak abiatzen ditu eta horretarako hirian gertatu diren ezbeharren deklarazioak biltzen ditu
  • Ministerioen arteko bilkura batek hondamendi natural egoerari buruzko aldeko edo kontrako iritzia ematen du.  Aldeko iritzia hartzen bada, erabakia aldizkari ofizialean argitaratuko da.  
  • Herriko etxeak hondameni natural egoeraren aitortzaren berri ematen dit
  • 10 egun ditut ( ez badut aldez aurretik egin) asurantzari nere ezbeharra deklaratzeko eta ministerioen arteko erabakiaren kopia bat  helarazteko.   
  • Nere asurantzak 3 hilabete ditu nere kalte-ordainak ordaintzeko