Naturaren Besta : marrazki erakusketa

Sailak/Tags
    raz

    "Natura marraz ezazu" 2025eko martxoaren 31tik maiatzaren 9ra

    Naturaren Bestaren kari (2025eko maiatzaren 21etik 25era iraganen dena), Urruñako herriak marrazki erakusketa bat antolatuko du.
    Helburua da naturan den fauna eta floraren desberdintasunaz jendea sentiberatzea.


    Baldintzak:

    • urririk eta deneri irekia
    • A4 edo A3 formatua
    • parte hartzaile bakoitzak marrazki bakar bat aurkeztu beharko du
    • teknika oro onartua da: koloretako arkatza, margoak, pintura, kolaketak, etab.

    Marrazkiak 2025eko maiatzaren 9a aitzin utzi behar dira herriko etxean.
    Ez ahantzi marrazkiaren gibelean idaztea zure:  deitura, izena, adina, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia.

    Jasotako marrazkiak Laburrenia plataforma ekologikoan erakutsiko dira 2025eko maiatzaren 21etik 25era (Naturaren Besta), eta ondotik Iturbidea gunean.

    Argibide gehiago ukateko, Urruñako Herriko Etxearekin harremanetan ezarri: mairie@urrugne.eus /06 14 59 44 60