Biohondakinak, zer dira ?
Biohondakinak edo hondakin organikoak hondakin biodegradagarriak dira, materia organiko naturalez osatuak. Mikroorganismo biziak, bakterioak edo onddoak bezala, usteltzen ahal dituzte.
Zehazki, janari hondakinak aipatzen ditugu: fruitu eta barazki zurikinak, kafe hondarkinak, iragazki eta kapsula biodegradagarriak, arroltze kuskuak, janari hondarrak, jan gabeko eta epemugaz kanpo produktuak, baita hondakin berdeak ere, hala nola soropil mozteak, hosto hilak, hesi eta zuhaitz mozteak, zerrautsa, lurra...
Zein dira proposatzen zaizkizuen konponbideak ?
Gaur egun zuen janari hondakinak bereizteko konponbideak badira, edozein izan etxebizitza mota, hau da, partikularra edo kolektiboa.
Bil Ta Garbi Sindikatak bakarkako konpostagailuak edota zizare-konpostagailuak ezartzen ditu etxeen esku, eta konpostagailu kolektiboak bizitegi eraikinentzat.
Kolektibitateek konpostatzeko konponbide horiek eskaintzen dizkizuete.
Konpostagailu bat edo zizare-konpostagailu bat eskuratu nahi baduzu helbide honetan sar zaitez