Obrak – Luntxin karrika

Sailak/Tags
    raz

    Irailaren 14tik goiti, Luntxin kaarrikaren 19. zenbakian, berritze-obrak iraganen dira, oinezkoen ibilbidearen segurtasuna eta heltze erraztasuna hobetzeko.

    Obren arrazoia

    Urteak joatearekin, bertan diren zuhaitzen sustraiek estaldura eta bide bazter batzuk altxatu dituzte. Deformazio horrengatik, ibiltzea zaila da eta ezinezkoa bilakatzen da ahalmen urriko pertsonentzat (AUP), adinekoentzat eta haur-karrosarekin diren familientzat. Horrez gain, oinezkoak erortzen ahal dira ere.

    Bestalde, sustraien garapenak presioa egiten du inguruko pareta txikietan eta hurbileko etxebizitzen inguruetan, eta horrek eraikuntzak andeatzen ahal ditu.

    Ibilbidearen egoera eta sustraiek eragindako zailtasunak kontuan hartuta, egungo zuhaitzak mantentzeak ez luke bermatuko epe luzera espazio publiko irisgarri eta segurra. Horregatik, zuhaitzak kentzea beharrezkoa.

    Landare gehiago izanen duen antolaketa berria

    Ibilbidea berritzeak aukera emango du espazio hau osotasunean berrantolatzeko. Gaur egun estalduraz estalita diren 300 m² inguru sopil lauzadekin berrantolatuko dira.

    Irtenbide horri esker, ibilbide erosoa mantenduko da, eta, aldi berean, landarearen presentzia indartuko da espazio publikoan.

    Antolaketa berriak, besteak beste, honako hauek ahalbidetuko ditu:

    • Euri-uraren infiltrazio naturala sustatzea eta uraren zurrupita mugatzea;
    • Auzoan landare gehiago ematea;
    • Beroguneen ondorioak murriztea, eremu mineralak mugatuz;
    • AUPentzat, adinekoentzat eta haur-karrosarekin diren familientzat joan-etorrien irisgarritasuna eta erosotasuna hobetzea;
    • Oinezkoen ibilbidea modu iraunkorrean seguruago eta hobe bihurtzea.