Oihaneko suteen arriskuagatiko zaintza gorria

Sailak/Tags
    raz

    Pirinio Atlantikoetako Prefeturak naturguneetako eta oihanetako suteen arriskuagatik zaintza gorria (4. maila, 5 mailako eskalan) ezarri du, abuztuaren 10a arte, astelehena, barne.

    Ondorioz, debekatuak dira:

    • Su artifizial eta jarduera pirotekniko guziak,
    • Laborantza jardueren ondoriozko zutik diren nahiz moztutako landareak erretzea, bolumena edozein izanik ere,
    • Oihan-kudeaketatik heldu diren landare hondarrak erretzea,
    • Nahitaezko sasien garbiketatik heldu diren landare hondarrak erretzea,
    • Uholdeek utzitako hondakinak eta ibaiertzetako landarediaren mantentzetik heldu diren hondakinak erretzea,
    • Aire zabalean sua egitea,
    • Oihan batetik 200 metrora baino hurbilago erretzea,
    • Naturguneetan barbakoa erabiltzea.

    Gomendioak eta jokabide egokiak :

    • Ez egin barbakoarik landareditik hurbil
    • Zigarro-muturrak hautsontzietan bota, eta oihanean ez erretzea
    • Obrak egitekoak badira,  hormigoizko gainazal batean egin beharko dira, landareengandik urrun.
    • Su har dezaketen gaiak etxetik urrun biltzea
    • Sute baten hasiera ikusiz gero, larrialdi zerbitzuak (112, 18 edo 114) deitu eta sutearen kokapen zehatza eman                  
    Kontsultatu Prefetaren agiria