Ongi etorri herritar berriei

Sailak/Tags
    raz

    Urruñara berriki etorri diren herritarren zeremonia azaroaren 14ean eta abenduaren 5ean iraganen da  

    Auzapez jaunak eta Herriko Kontseiluko kideek atseginez gomitatzen dituzte Urruñara berriki etorri diren herritarrak (2022tik goiti), baso baten inguruan elkar ezagutzera: gaur azaroaren 14ean eta abenduaren 5ean.

    17:00tik goiti, Herriko Etxearen zerbitzuen aurkezpena eginen dugu (foro baten bidez), eta ondotik ekitaldi ofiziala izanen da, 18:30tan.
    Milesker zuen presentzia baieztatzea, Idazkaritza Nagusiarekin harremanetan sartuz : 05.59.47.44.47 edo e-mailez: mairie-urrugne@mairie-urrugne.fr.