Nortasun agiri edo pasaporte eskaera edo berritzea
Egoera Zibilera hurbildu aitzin, eskaera dosierra prestatzeko, aitzin-eskaera inprimakia bete behar da ants.gouv.fr webgunean. E-mailez jasotako aitzin-eskaera zenbakia gorde ezazu eta inprimakia inprimatu. Hitzorduan beharko dituzu.
Galderarik baldin baduzu, Herriko etxean kokatua den egoera zibileko zerbitzuarekin kontaktuan sartu: 05 59 47 44 44.
Zerbitzu hauek urririk dira.
Urruñan bozkatu
Bozkatzeko baldintzak:
- Bozka zerrendetan izena emana izatea
- Bozka egunaren bezperan gutienez 18 urte izatea
- Nazionalitate frantsesekoa izatea
- Eskubide zibil eta politikoak ukatea
16 urtetik gorako herritarren errolda
Erroldatzea nahitaezkoa da 16 eta 25 urte bitarteko nazionalitate frantseseko pertsona guzientzat. Formalitate hori beharrezkoa da baxoan, gidatzeko baimena eskuratzeko azterketan edo bestelako konkurtso edo azterketa publikoetan aurkeztu ahal izateko.