Orri honen irakurtzeko bataz besteko denbora 3 minutukoa eta 43 segundukoa da. Ingurumenari gutiago eragiteko, gomendatzen dizugu bi orrialdetan inprimatzea, zuri eta beltzez, 2 orri hostoka.

Aitzinkondu parte hartzailea – Bozkatzen dut

Sailak/Tags
    raz

    Urruñako herriak bere lehen aurrekontu parte hartzailea abiatu du. Inbertsiorako 100.000 €-ko dirulaguntza bat eskainiko da herritarrek proposatu proiektuen gauzatzeko. 


    Maiatzaren 18tik goiti bozketan ezarri egitasmoak deskubritu itzazu:

    Zokoa-Erlaitzeko auzoko batzordeak proposatu elkarbizitza gune baten sorrera

    "Proiektu hau egoera batetik heldu da: mendiko eta ozeanoko itsasbazterretako paisaiak biltzen dituen herri batean bizitzen gira. Fauna eta flora aberats batetaz gozatzeko parada dugu. Untxin bazterretan  aberastasun horiek ezagutzeko aukera dugu eta babestu behar ditugu. Bide berdetik, adinekoen etxetik , EHPADetik, Untxin egoitzetatik eta Kalixoko Gainetatik hurbilen den elkarbizitzarako gune bat  sortuz, gaur egun, bere gisara utzia  den eta harlekurik ez duen eremu bat  erabilgarri bilaka dezakegu. 

    Helburua da eserlekuak,  mahaiak eta, besteak beste, fruitu arbolak landatzea, kalitatezko gune oihantsu bat mantentzeko eta itzala sortzeko, ur bazterretik, bista, lasaitasunean, baliatzeko gisan. 

    LIDL saltegia, Elgargoaren Hego Lapurdiko poloa, Putillenea eta Martin Zaharrenea eremuak, Itsas kolegioa eta lizeoa hurbil direnez, herritar anitzek gogokoa duten gunea da, kirola praktikatzeko, atsedenaldi batetarako eta ibilaldiak egiteko.

    Leku horrek bizi eremua hobetzen lagunduko du, bereziki adinekoentzako eta mugikortasun urriko pertsonentzat. Bioaniztasuna hobetzen ahalbidetuko du, erosotasun termikoa ekarriko du, fruitu arbolak eta itzal-esentziak landatuz, piknika egin edo, besterik gabe, itzalean pausatu egin nahi duten guztientzat ".

    Ikus ezazue proiektuaren aurkezpena hemen

    L’essence dun souffle - Espazio sentsorial ibiltaria Haize bidean elkartearen eskutik

    "Urruñan,  250 pertsona ahalmen urritasun egoeran dira eta  herritarren %30a inguru adindua da. Gure proiektua, bakartasuan eta bazterketa bizi duten pertsonentzat eta haien familientzat egina da.

    Elkarteak, Familia anitzekin ukan duen esperientziari esker publiko ahulentzako hurbileko zerbitzu gutti badela (ahalmen urritasun egoeran diren pertsonak, adinekoak, eriak, familia  zaintzaileak...)

    Snoezelen* karabana, PMR (mugikortasun urriko pertsona) gisa irisgarria den  kontzeptu atipikoa da, arazo ezberdinak arintzen dituen espazio sentsorial  bat hain zuzen ere.  Proposamen horrek konponbide berritzaileak ekartzen ditu, gehiegitan ahantziak diren pertsonendako "arta" eta plazerraren kontzeptua lehenetsiz.

    Ibiltaria izateak, publikoarengandik, edozein izan adina edota bizitokia ( etxea, instituzioa)  hurbiltzeko aukera ematen du, dituzten beharrei erantzuteko proposamenak batuz.

    Sortu espazioa osatzen duen material espezifikoak giro atsegina sortzen du, norberaren burua ezagutzeko, estresa  ttipitzeko eta konfiantzazko harremana eraikitzeko.

    Inklusioa eta hurbiltasuna dira, beraz, gure proposamenaren ardatzak ".

    * Snoezelen tresna pedagogiko bat da, norberaren ongizatea helburu duena. Segurtasunean sentitzeko momentu hau,  egokia da 5 zentzumenak erabiltzen dituen sustapen sentsorialetarako – ukimena, dastamena, usaimena, ikusmena, entzumena eta oreka – baita gorputzak espazioan duen 

    Ikus ezazue proiektuaren aurkezpena hemen

    Korrika egiten duen Basoa elkarteak proposatu Baratze-Oihan elikatzaile egitasmoa

    "Lorategi eta baso elikatzaile bat sortu nahi dugu, parte hartzetzailea  eta pedagogikoa, Bixikeneako lurraren 1,5 hektareetan. 

    Natura maite duten adin eta jatorri desberdinetako baratzezain amatur  elkarte gazte bat gira:  Korrika egiten du Basoa.

    Hala ere, lehen 18 hilabeteetan, fruitu arbolazain  baten laguntza ukanen dugu, egitasmoaren obratzeko eta laborantza eta basozaintza tekniken eskuratzeko formakuntza kolektiboen egiteko.

    Jadanik 20 kide aktibo inguru gira (Urruñakoak, Hendaiakoak eta Biriatukoak), baina bilkura publiko bat antolatuko dugu abentura eder honetan sartzeko gogoa emateko.

    Egitasmo  hau esperimentala da, aitzinkondu parte hartzaile  horri esker, oihan-lorategi eredu eredugarri baten inguruak marraztu nahi ditugu, lurraldean gisa horretako egitasmo gehiago sortu daitezen eta lur eremu eta kolektibo berrien sorrera sustatu dadin.

    Azkenik, sentsibilizazio ekintzak eramanen ditugu, tailer pedagogikoak proposatuz  elikatze modelo berri batzuen ezagutarazteko (ohiko baratzetik urrun), baina baita ere bizidunek eta zuhaitzek bioaniztasuna bersortzeko eta berotze globalaren aurka borrokatzeko dituzten gaitasunak eta atzematen dituzten konponbideak agerian uzteko.

    Naturari konfiantza eginez, eskaini ezazue gure elkarteari etorkizun elikagarri, oparo eta alai berriak irekitzeko ahalmena! "

    Ikus ezazue proiektuaren aurkezpena hemen

    Bidasoa Elkarteak proposatu Urruña trail estazioa

    Herri trailerraren bidez gure herrian ibilbide seinalatuak sortzeko aukera dugu. Helburua,  ibilbide mugatuak erabiltzea da, zenbait sektore ez kaltetzeko: fauna, flora, historia, laborantza,... Ibilbideei esker, agian adituek  bakarrik identifikatuko ez lituzketen lekuak ezagutzeko parada ere eskainiko litzateke.

    Abialekuak hurbileko eremu estrategikoetan kokatuko dira: aparkalekuak, mugikortasun eztiak, saltegiak,... Ibilbideen eskema guzia, mendietako erabiltzaileekin adostua izanen da, bakoitzaren behar eta muga guziei erantzuteko.

    Egitasmo  honen helburua da Urruñako xendra bidexketarako eta mendietarako jarduera neurtu eta koherente bat proposatzea, gure ondare eta lurrekin bat eginez. Trail estazio horren informazio bulegoa  herri erdian legoke, kirolariak herrian den eskemaren berri emateko. Ibilbideak kolore berde eta beltz arteko kolorren bidez identifikatuko dira, zailtasunen arabera.

    Egitasmoari esker, Urruñak jadanik indarrean den trail estazio sare baten parte izanen da. Urruñak trail herri labelizazioa lortzeak, abantaila anitzak ditu: lurraldearen balorizazioa, kirol jardueraren eta turismo berdearen eta familia turismoaren garapena, formakuntza eta sentsibilizazioa, tokiko partaidetzak bultzatzea eta osasunaren sustapena.

    Ikus ezazue proiektuaren aurkezpena hemen