Orri honen irakurtzeko bataz besteko denbora 3 minutukoa eta 33 segundukoa da. Ingurumenari gutiago eragiteko, gomendatzen dizugu bi orrialdetan inprimatzea, zuri eta beltzez, 2 orri hostoka.

Lehen haurtzaroa

Familien ataria

Familien ataria lineako zerbitzu pertsonalizatu eta segurua da. Urruñako herriak sortu duen zerbitzu horrek hainbat desmartxa egiten lagunduko zaitu:

  • Zure kontuko informazioa kudeatu.
  • Herriko etxearen eta elkargoaren zerbitzuetan izena eman eta erreserbak egin.
  • Fakturak telekargatu.
  • Linean ordaindu.

Informazio gehiagorako, hezkuntza, haurtzaroa eta gazteria zerbitzuen leihatilara joan zaitezke:

2175 Sokoako bidea
64122 Urruña
06.24.01.61.92
guichetfamilles@mairie-urrugne.fr

Eskola plangintzan aldaketarik izanez gero (huts egitea, jantegirako erreserba egitea edo erreserba kentzea), haurraren ordezkari legalak ondotik aipatzen diren epeetan abisatu beharko dute Familien Atariaren bidez.

Zaintza moldeak

Gurasoen egunerokoa errazteko, Urruñako herrian bost zerbitzu eskaintzen dira:

  • Lehen haurtzaroaren bitartekaritza gunea
  • Etxeko haurtzaindegia
  • Mikro-haurtzaindegia
  • Haurtzaindegia
  • Harrera anitzeko zerbitzua

Lehen haurtzaroaren bitartekaritza gunea, etxeko haurtzaindegia eta mikro-haurtzaindegia CELESTE elkartearenak dira (elkartearen egoitza: Pereire plaza 1 – 4. estaia – 64100 Baiona.Webgunea: celeste-cobalt.fr

Lehen haurtzaroaren bitartekaritza gunea

Denentzat irekia eta urririk den zerbitzu hau lehen haurtzaroko profesional batek eskaintzen du. Xedea, 6 urtetik beherako haurrak dituzten familiei egokiena zaien zaintza moldea atzematen laguntzea da.

Herriko eta inguruetako harrera molde ezberdinei buruzko informazioa eskaintzen du: antolaketa, proiektu pedagogikoa, kostua.

Informazio gehiagorako edo permanentzia orduetan hitzordu bat hartzeko Urruñan (Ithurbidea kiroldegia) edo Hendaian (Irandatz etorbidea 4): 

Hego Lapurdiko animatzailea:
Isabelle GENESTE
maila: rpe.pb-sudceleste-cobalt.fr
Tel : 06.84.96.65.10 

Saphir, etxeko haurtzaindegia

Harrera molde berezi eta osoa da, momentu kolektiboak eta momentu indibidualizatuak uztartzen baititu, departamendu-kontseiluak onetsitako haurtzain batekin.

  • Haurra haurtzainaren etxean zaintzen da.
  • Diziplina anitzeko lan-talde batek segimendua egiten du eta tailer kolektiboak ematen ditu (haur artatzaileak, haur txikien hezitzaileak)
  • Haurtzaina SAPHIR etxeko haurtzaindegiko langilea da, gurasoek ez dute enplegatzaile/langile harremanik berekin, elkarteak kudeatzen baititu administrazio lanak.
  • Kostua familiaren diru-sartzeen araberakoa da.
  • Haurtzaina oporretan, formakuntza batean edo gelditua delarik, SAPHIR haurtzaindegiak haurraren harrera beste haurtzain baten etxean antolatzen du.
  • SAPHIR haurtzaindegiak haurtzainen profesionalizazioa sostengatzen du formakuntza jarraikiaren bidez.

Informazio gehiagorako:
Zuzendaria: MESPLEDE anderea
Tel : 06.72.88.95.22/ 05 59 59 72 72 astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:00etara
contactceleste-cobalt.fr

Aitzin izen-ematea egiteko: celeste-enfance.fr

Henri Matisse mikro-haurtzaindegia – KLEIN elkartea

Mikro-haurtzaindegia 0-6 urte bitarteko 10 haur errezibitzen dituen elkartea da. Harrera erregularra edo noiztenkakoa izan daiteke, tokien arabera.

Lehen haurtzaroan aditua den diziplina anitzeko lan-talde batek zaintzen ditu haurrak.

Mikro-haurtzaindegia hetsia da besta egunetan, 3 astez agorrilean eta aste batez Eguberri eta urtarrilaren 1aren artean.

Zuzendaria: ANDRE anderea
Tel : 05.59.59.72.72
E-maila :  microcreche-urrugneceleste-klein.fr
Helbidea: Camieta auzoa (114 Mahastiko Bidea) Urruña

Ohantzea "Le nid" et Ohantzea Ttiki - Harrera anitzeko haurtzaindegi elebidunak

Sorrera: 1990eko iraila – OHANTZEA elkarteak kudeatua.

  • Ohantzea :
    1 Posta karrika
    Tel : 05 59 54 61 33
    50 leku
    creche.ohantzeagmail.com
    Harrera 2 hilabete eta erditik aitzina
  • Ohantzea Ttiki :
    13, rue Dongaitz Anaiak
    Tél. 05 59 24 23 73
    16 places
    creche.ttikigmail.com
    Harrera 18 / 24 hilabetetik aitzina
  • Astelehenetik ostiralera, 7:30etik 18:30era irekia
  • Hetsia: Eguberri eta urtats artean – Agorrileko lehen hiru asteetan
  • Apairuak bertan prestatzen dira sasoiko produktuekin.
  • Egiturak diru-laguntzak jasotzen ditu CAF, Herriko Etxea eta Departamendu kontseiluaren partetik.
  • Urruñan bizi edo/eta lan egiten duten familiek dute lehentasuna.
  • Tarifak gurasoen duela bi urteko diru-sarreren eta haur kopuruaren arabera kalkulatzen dira (Familia laguntzen Frantzia mailako taula).
  • Aitzin izen-ematea deituz edo e-mail bidez: 05 59 54 61 33 - creche.ohantzea@gmail.com

Kimua – Harrera anitzeko zerbitzua

Kimua 20 hilabete eta 6 urte bitarteko haurrak errezibitzen dituen egitura bat da. Gehienez 15 haur har ditzake.

Kimua urte osoan irekia da, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 18:30era (hetsia eguberriko bi asteetan eta agorrilean 3 astez).

Egitura CAF eta Ama eta Haurren Babes (PMI) zerbitzuek onetsia da eta Leha dispositiboaren C labela du. Haurra ingurune elebidun batean zaintzen da. Langileen erdia euskaraz ari da eta beste erdia frantsesez.

Zaintza taldea zuzendaria den haur txikien hezitzaile batek, erizain batek eta lehen haurtzaroko CAP diploma duten bi langilek osatzen dute. Bizi espazio bat da, haur ttipien beharrei erantzuteko antolatua dena, bakoitzaren erritmoak errespetatuz. Egunean zehar, tailerrak proposatzen zaizkie (pintura, kolaketak, ipuinak, motrizitatea…). Helburua: haurrak eskolara sartzeko eztiki prestatzea.

EAJE KIMUA
Ama Sokorrikoaren karrika, 18
64122 Urruña
Tel: 05 59 24 08 43 edo 07 80 07 96 59
E-maila:  kimua.urrugneyahoo.fro

Burasotasun saileko partaideak

Gizarte ekintzarako udal zentroak gurasoei zuzenduriko zerbitzu bat du, gurasotasunaren inguruko ekintzak antolatzen dituena eta familiak beharren araberako solaskide eta dispositiboetara bideratzen dituena.

Gurasotasun koordinatzailearekin kontaktuan sartzeko: 05.59.47.95.08 edo 06.07.15.92.95.

Ama-haurren babesa (AHB)

Ama-haurren babesa departamendu kontseiluaren zerbitzu bat da, eta haren xedea da amaren osasuna sustatu eta babestea da haurdunaldi denboran, eta haurraren osasuna sortzen denetik 6 urte bete arte, izan etxean edo harrera lekuetan.

Zerbitzu hau denentzat irekia da eta prebentzioa, detekzio goiztiarra eta gurasoentzako laguntza eskaintzen ditu.

Haur ttipien kontsultak:

  • Chauvin Dragon karrika 15
    64500 Donibane-Lohizune
    05.59.51.65.65
  • Autoportuko karrika 28
    64700 Hendaia
    05.59.20.76.40

Monenfant.fr

Familia laguntza kutxaren ataria (CAF): lehen haurtzaroari, gaztaroari eta gurasotasunari buruzko argibide eta zerbitzuak.

www.monenfant.fr

  • Familia laguntzen kutxa (CAF)
    FOCH marexalaren etorbidea 10 – CS 70602
    64106 BAIONA CEDEX
    0810 25 64 10
    www.caf.fr
  • Eritasun Asurantzaren lehen mailako kutxa
    Marines etorbidea 68
    64100 Baiona
    0811 70 36 46
    www.ameli.fr