Tokiko erosketak sustatzeko, Urruñako udalak « Petis Commerces » opari txartelen operazio antolatu du, Urruñako komertzio hurbiletan erabilgarri direnak.
Opari txartelak %100ean tokikoak dira, edonoiz erosten ahal dira eta urte osoan erabiltzen ahal dira komertzio parte hartzaileetan. Edozein pertsonak opari txartel bat eros dezake, norberari edo besteri oparitzeko.
Jada Urruñako 20 komertzio, opari txartelen sarean dira : lore saltzaile, ile apaindegi, janari dendak etab.
Opari txartelak digital moduan edo paper moduan eskuragarriak dira (paperezko karta eder batean tokiko merkataritzaren baloreak zabaltzen dituenak). Behin ala gehiagotan erabilgarri dira, denda bakar batean edo dispositiboko denda ezberdinetan.