URRUÑAKO IKASTOLARI ERANTZUNA
Ainitzetan deformatuak eta politiziatuak diren erasoei aurre egiteko ohitura dugu, eta kanpaina denboran erantzunik ez emateko erabakia hartu genuen. Hortaz, Urruñako ikastolako kide batzuek gure jarreraren inguruko argibide faltsuak hedatu dituzte prentsa ohar baten bidez eta horrek erreakzionatzera behartzen gaitu.
Aitzinsolas gisa gogorarazi nahi dugu Urruñako egoera ekonomikoa inoiz ez bezalakoa dela, gure aitzinkontua erabat murriztua dela, eta hori aurreko taldearen kudeaketaren ondorio zuzena dela.
Egoera horrek hautu zorrotzak egitera behartzen gaitu (zerga politika, funtzionamendu gastuen murrizketa, egiturazko inbertsioen atzerapena...), eta arduraz onartzen ditugu:
❌ EZ, 2026ko apirilaren 27ko herriko kontseiluak ez ditu behin betiko dirulaguntzak onartu: 250.000 €-ko poltsatik 228.000 € banatu dira, eta zenbait dosier, hala nola SEASKArena. Izan ere, Seaskak galdegin diru zama dela eta justifikazio zehatzagoak behar dituzte.
✅ BAI, gure hauteskunde programan hartu engaiamenduak berresten ditugu, baita herrian eskolatuak diren haur guzientzako berdintasuna bermatzeko dugun borondatea ere.
Ondorioz, euskararen irakaskuntzan diharduten federazio guziei (Seaska, Euskal Haziak, Uda Leku eta Ikas Bi) dirulaguntza maila bera ezarri diegu. Horrek bukaera ematen dio urte luzez hezkuntza publikoak pairatu duten gaitzespena, eta ikasle guztiak berdin tratatuko ditugula zin egin dugu. Hitz hartutakoa betetzen ari gira.
❌ EZ, beraz, ez dugu hitza jan, euskararen erabilera eta irakaskuntzaren alde egiten segitzen dugu, eta ez dugu iragarri dugunaren kontrakorik egin.
⚠️ Ez dira SEASKA eta URRUNAKO IKASTOLA nahasi behar:
✅ BAI,
ez dizkiogu SEASKAK egin 22.000 €-ko
dirulaguntza eskaerari baikorki erantzun, izan ere, eskaera horren helburua ez
da Urruñako ikastolaren funtzionamendua diruztatzea ( herriko eskola-forfetatik
diruztatzen baita), baizik eta 2011n bururatu handitze lanen fdiruztatzea.
Herriak bere ekarpena bete du lan horiei
dagokienez iaztik. Hortaz, aurten egoera erregularizatzea naturala zen.
Zintzotasunez, Seaskako presidentea
jakinaren gainean ezarri dugu, eta epe laburrean eginen den bilkuran, Seaskak
hitzarmenaren gainean egiten duen
irakurketa aztertuko dugu, eta beharrean egokituko dugu.
❌ EZ, beraz, gezurra da Urruñako herriko etxearen dirulaguntza %73,5 jaitsi dela erratea; izan ere, dirulaguntza hori lanekin lotua zen heinean eta zorra kitatua zen heinean, herriak ez zuen ordaintzekorik, horrez gain ez du euskararen irakaskuntzarekin zerikusirik. Aitzitik, gure taldeak 2.500 € gehiago bideratu dizkio Seaskari, lehen ez zuen funtzionamendu dirulaguntza osagarri gisa.
❌ EZ, era berean, gezurra da edo gutxienez desleiala erratea hautetsien saria 50.000 €z igo direla; hautetsien ordainsarien kalkulua aitzineko gehiengoko abertzaleak (Philippe Aramendi buru zuela) aplikatu zuen bera da. Alde bakarra da 2025eko abenduan onartu indizearen eguneraketa da, eta horren eragin erreala 5.500 € garbikoa da.
Azkenik, damutzen gira, Urruñako ikastolako bulegoak gehiengoko hautetsiekin edo auzapezarekin hitz egitea ez saiatu izana prentsa oharra idatzi aitzin. Horrela, gure asmoei eta herriaren benetako egoerari buruzko azalpenak ukanen zituzten.
Euskalzaleak gira, ez abertzaleak; zaila egiten zaigu ulertzea zatiketa eta estigmatizazioa bilatzen duen militantzia hori, beste ahotsik entzun nahi ez duena eta hezkuntza zein zerbitzu publikoak horrenbeste mespretxatzen dituena.
Denen ulermena eta errespetua espero dugu.
Urruñako auzapeza eta gehiengoko hautetsiak

