Sukalde zentral berria

Hautetsiek eraman nahi duten elikadura politikaren baitan herriari ekipamendu bat eman nahi diote dUrrugne herriari, elikagai politikan duten anbizioaren mailan.  

Zergatik sukalde zentral bat Urruñan?

Urruñako herriak 3 eskola publiko eta aisialdi gune bat ditu, lurralde zabal batean banatuak.

Gaur egun, hiru eskola horiek eta aisialdi zentroko bazkariak kanpoko hornitzaile batzuek ekartzen dituzte,  lotura hotzean, eta egitura bakoitzak horien berotzeko sukalondo bat badu.

Urruñako herriak landu duen Lurraldeko Elikadura Proiektuaren (PAT) baitan, gogoeta-ardatz gisa finkatu du herrian eskolatuak diren haurrentzako  kalitatezko apairuen bermatzea.

Gogoeta horren eta programazio proposamen desberdinak aztertu ondoren, herriak sukalde zentral bat sortzea deliberatu du, egunero 450 bazkari ekoizteko xedez, lotura beroan, herri barneko  eskolaren  sukalondoaren eta jangelaren lekuan:

370 bazkari 3 eskola publikoentzat - 2025eko iraila

135 bazkari Aisialdi Gunearentzat (asteazkenak eta eskolako oporrak) - 2025eko iraila

80 bazkari GEUZek etxez etxek eramaten dituen apairuentzato- 2026 hastapenean

Sukalde zentral eraginkor eta moderno bat :

Eraikuntza berria bat sortzeko proiektuaren helburua da, egunero, guttienik,  lotura beroan, 450 bazkari ekoizteko gaitasuna ukatea.

Bestalde, sukalde zentralak, ingurumenari dagokionez, eraginkorra izateko xedea du: argi-zulo naturalak, isolatze termikoa bio-oinarritutako materiala, eraikina ur beroarekin elikatzeko berotasunaren berreskuratze eta bero ponparen funtzionamendua eraginkortzeko, teilatu landareztatuak euri uren atxikitzeko eta energia guttiago gastatzen duen sukalde materiala.

Sukalde zentrala zenbakitan :

  • Lehen urtean egunero 450 bazkari ekoitziko dira eta  2026ko irailetik goiti  800 bazkari izanen dira;
  • herriko baratzeko eta tokiko ekoizleen  barazkiak baliatzeko xedea da
  • % 100 etxean egina;
  • helburua da, zero hondakin eta zero plastiko baliatzea, hortaz, berriz erabili daitezkeen eta garbitu daitezkeen inox edukiontziak baliatuko dira;
  • baratze bat;
  • sasoiko produktuen errespetatzea;
  • 2 lanposturen sortzea.