Sukalde zentrala eraikitzeko obrak astelehen honetan, azaroaren 25ean, hasi dira, lurperatze lanekin.
Sukalde zentralari esker, tokiko elikadura osasuntsua eskainiko zaie gure ikastetxeetako haurrei, bai eta etxez etxeko apairu eramangarrien erabiltzaileei ere.
Datorren astean berloinesa lanak hasiko dira.
Obrek legezko ordutegiak errespetatuko dituzte, auzokoak eta eskolak ez gehiegi trabatzeko.
Ekipamendu berri horri esker, Hiriak kalitatezko, bio, tokiko eta sasoiko janaria ekoizteko engaiamendua gauzatu nahi du, zuzenki prestatu sukaldaritza eskainiz.