Taldekako Energia erosketa : 2026an, Urruñako Herriak ekimena berritz abiatzen du

Sailak/Tags
    raz

    Urruñako herria, Ecodigorekin partaidetzan, bigarren aldiz, herritarrei elektrizitatea  eta gasa taldeka erosteko proposamena luzatzen die. Eskaintza baliatzeko, 2026ko urriaren 31a, larunbata, aitzin izena ematea egitea galdegiten zaie. 

    Dispositiboari esker, herritarrek eta enpresek prezio interesgarriak lortu ditzazkete eta, aldi berean, jatorri bereiztagarriko elektrizitatearen kontsumoa sustatu dezakete. Izan ere, bezero bakoitzak kontsumitzen duenaren baliokidea energia berriztagarria ekoizteko eta sarean injektatzeko baliatuko da.    

    2025eko arrakastaren ondotik, edizio berri bat

    2025ean antolatu  lehen operazioak 960 Urruñar baino gehiago bildu ditu. Parte hartzaileek, batez beste, urtean etxe bakoitzeko hilabeteko ordainketa bat baino gehiagoko aurrezpena lortu dutela kalkulatzen da.

    Edizio berri honek aitzineko parte hartzaileei abiatu urratsarekin segitzeko aukera ematen die, eta 2025ean parte hartu ez dutenei ere dispositiboan sartzeko parada eskaintzen die.

    Aitzineko operazioan hartu ziren gas kontratuak 2026ko abenduaren bukaeratik aitzina iraungitzen hasiko dira. Horregatik, parte hartzaileei berriz aitzinetikako izena ematea egitea omendatzen zaie, negoziatu eskaintza berriak aztertzeko.

    Nola parte hartu?

    Aitzin izena ematea urririk eta engaiamendurik gabe burutzen da, 2026ko urriaren 31 arte, ondoko webgunean: www.urrugne.groupe.fr.

    Azken elektrizitate faktura eskuetan inprimakia bete behar da.

    2026ko azaroaren 16tik aitzina, izena eman duten herritar guziek gutun pertsonalizatua ukanen dute. Gutun horretan eskaintzen diren tarifak aurkeztuko zaizkie, bai eta hornitzailea aldatzeko egin beharreko urratsak ere.

    Parte-hartzaile bakoitzak libreki erabakiko du eskaintza onartu ala ez.

    Gogoan atxik! 

    • Aitzinetikako izena ematea urririk da, 2026ko urriaren 31a  baino lehen.
    • Ez da inolako engaiamendurik aitzinetikako izena ematerakoan.
    • Izena emateko, azken energia fakturak behar dira.
    • Eskaintza berriak 2026ko azaroaren 16tik aitzina igorriko zaizkie izena eman duten parte hartzaileei