2020ko urtarrilaren lehenaz geroztik, Euskal Hirigune Elkargoko 24 herritan aldatu dira turismorako etxebizitzak alokairuan emateko eta gelak alokatzeko baldintzak.
Urruñan, turismorako etxebizitzen jabeek, hemendik goiti, baimena eskatu behar dute bizitegiaren erabilera aldi baterako aldatzeko, hala agintzen baitute Eraikuntzaren eta Bizilekuen Kodearen L.631-7-1 A artikuluak eta Euskal Hirigune Elkargoaren Elkargo Kontseiluaren deliberamenduak, elkargoaren webgunean kontsulta daitekeena.
Araudi hori onartu izanaren ondorioz, Urruñako herriak, 2019ko abenduaren 9ko deliberamendu batez, turismorako etxebizitzen erregistratzeko prozedura ezarri zuen. Horrek aukera emanen die beren bigarren bizitegia edo bizitegi nagusia osoki edo zati batean (gela bat) alokatu nahi duten ostatu emaileei erregistratze zenbakia eskuratzeko, ondotik alokatze-webguneetan (etxebizitzak, gelak) eskaintza egiteko aukera izan dezaten.