Udaberriko garbiketa Ibardinen

Sailak/Tags
    raz

    Martxoaren 15ean, larunbata, zato hondakinen bilketan parte hartzera  

    Testuingurua

    Ekimen komun bat sortu da lau hirien artean: lurraldearen garbiketa koordinatu bat antolatzea, martxoaren 15an. Hiri partaideak Urruña, Donibane Lohizune, Ziburu eta Hendaia dira.

    Gertakari horrek Agintaldi Planaren ingurumenaren politikan sartzen da.
    Ekimen honek zentzua ukanen du lurralde mailan egina baldin bada. Itsasbazterran edo mendian, inportantea da sentiberatzea azkartzea eta gure herritarrek parte hartzen duten ekintzak emendatzea, beren ingurumenaren babesaren eragile bilakatzeko.  

    Urruña trantsizio ekologikoan engaiatua

    Philippe Aramendirentzat, Urruñako Auzapeza: "Udaberriko garbiketa handi honen helburua, bere inguruarekin kezkatutak diren herritarrak mugiaraztea da. Ekimen horren bidez, erakutsi nahi dugu ere gai kolektibo bat dela, gure herrien kezketan parte handi bat dela eta denen engaiamendua funtsezkoa bilakatu dela ".  

    Urruñan, Ibardinen antolatua da.
    Zuen eskularruak hartu, zakuak eta ontzi biltzaileak bertan izanen dira.
    Martxoak 15a, larunbata, 9:30tik 11:30etara.
    Askaria eskainia
    Izena eman martxoaren 12a aitzin, mairie@urrugne.eus helbidean