Urruñako Herriko Etxaldearen lehen landaketak

Sailak/Tags
    raz

    Atzo, Urruñako herriak lehen landaketak egin ditu herriko etxaldean.  

    Atzo, Urruñako herriak lehen landaketak egin ditu herriko etxaldean. 600 entsalada biologiko landare banatu ditu Thomas Lacombek, etxaldearen plantan ezartzeaz arduratzen den langileak.
    Barazkiak otsaila bukaeratik goiti bilduko dira eta herriko sukaldea hornituko dute.

    Landaketa horien bidez, 2020tik goiti landua den proiektuaren abiatzea markatzen da.

    Urte guzian sasoiko barazki eta fruituak ekoitziko idira, herriko sukaldearekin elkarlanean osatu plantazio plangintza baten arabera.

     Etxaldeak beharrezkoak diren barazki/fruituak eskainiko dizkio herriko sukaldeari apairuen prestatzeko.

    Herriko etxaldea zenbakitan:

    - 1.700 m² berotegi

    - 1,2 hektareako eremu oso bat

    - Baratze 1

    - 1.500 m3 ureztatzeko ur erreserba
    - Laborantza ekologiko bidezko ekoizpen bat

    Proiektu horrek guztiz bat egiten du zirkuitu laburren baloratzearekin eta elikadura burujabea lortzeko kudeaketa biologikoa sustatzeko xedearekin. Independentzia horrek hornikuntzen kalitatea hobetzen du eta Egalim legeari erantzuten dio.