Herritarrekiko hurbiltasuna indartzeko tresna
Ekimen honen bidez, Herriko Etxeak herritarrekiko harremana indartu nahi du, lehenagotik erabiltzen dituen komunikabideak osatuz, hala nola Herriko Etxearen webgunea eta sare sozialak. Helburua da herriko bizitzaren berri nagusiak errex eskuratzeko parada ematea, zuzenean telefonoan.
Egunerokoan baliagarriak izanen diren informazioak
Urruñako Herriaren WhatsApp kanalaren bidez, herriko informazio nagusien berri ukanen duzu denbora errealean, baita xehetasun gehiagoko edukietarako estekak ere :
- Herriko berriak
- Presazko informazioak (eguraldi txarraren abisuak, bideen hetsierak…)
- Heldu diren ekitaldiak
Nola harpidetu ?
Kanalean harpidetzea biziki errexa da :
- Klik egin esteka honetan: WhatsApp kanala – Urruñako Herria
- WhatsAppen, « Segitu » botoia sakatu
- Xilintxaren ikurra aktibatu jakinarazpenak jasotzeko
Ez da konturik sortu behar, ez eta talde batean izena eman behar ere. Erabiltzaileak nahi dutenean harpitu edota harpidetza eten dezake.

