2017ko urtarrilaren 1az geroztik, tokiko kolektibitateei debekatua zaie berdeguneeetan produktu fitosanitarioak erabiltzea. Ondorioz, leku publikoen mantentzeko metodoak egokitu dira, ingurumenarekiko errespetutsuagoak diren konponbideak lehenetsiz.
Hala, pixkanaka hilerriko pasabideak belarztatuko dira eta belar pozoi kimikorik gabeko produktuak baliatuko dira. Aldaketa horrek batzuetan hilerriaren itxura aldatu dezake, landaredi espontaneoaren presentzia handiagoa ikus baitaiteke. Hala ere, kudeaketa mota hoRRek lurzoruaren eta uraren kalitatea zaintzen laguntzen du, tokiko bioaniztasuna sustatzen du eta produktu kimikoekiko kontaktua murrizten du.

