Eskolatzea
Eskolak
Haur guziek eskolara joan behar dute 3 urtetik aitzina. Hala ere, lekuen arabera, haur batzuk 3 urte bete aitzin hasten dira.
- Hiri-barneko eskola
Dongaitz anaiak karrika
64122 Urruña
05 59 85 41 95
ce.0641132H@ac-bordeaux.fr - Oletako eskola
Eskolabidea 15
64122 Urruña
05 59 47 48 11
ce.0641135L@ac-bordeaux.fr - Ikastola
Anton Abadia plaza 2
64122 Urruña
05 59 54 60 96
Ikastola.urruna@gmail.com - Immaculée Conception ama eskola
Sokorri Alde karrika
64122 Urruña
05 59 54 30 78 - San Frantses Xabier lehen mailako eskola
Karrika nagusia
05 59 54 60 92 - Untxingo eskola
Zokoako karrika 13
64122 Urruña
05 59 47 40 99
ce.0641882Y@ac-bordeaux.fr
Inklusio indibidualerako laguntza
Pertsona elbarrituen departamendu erakundearen eta akademia ikuskaritzaren jakinarazpenarekin, Urritasun egoeran dauden haurren laguntzaileek eskola denboran eta irakaslearen ardurapean lan egiten dute. Urritasun egoeran diren haurren eguneroko bizia errazten dute, eskolan eta beste ikasleekin. Laguntzaileak ikasgelatik kanpoko momentuetan ere laguntzen ahal du.
Jantegia
Nola funtzionatzen du?
Izena emateko:
- Familien atarian https://urrugne.portail-familles.app/login
- Eskola zerbitzuan
- E-mailez: guichetfamilles@mairie-urrugne.fr
Familien ataria lehen aldiz erabiltzen baduzu: 06 24 01 61 92 guichetfamilles@mairie-urrugne.fr
- Eskaera dosier bat eskuratzen dut familien atarian
- Familien atarian sartzen naiz https://urrugne.portail-familles.app/login
- Konektatzen naiz
- Nire haurraren fitxa eguneratzen dut
- Nire haurraren izen-ematea egiten dut
- Bazkariak erreserbatzen ditut
Nire haurrak intolerantzia bat edo beste patologia bat du
Zure haurrak intolerantzia bat edo arreta berezia eskatzen duen bestelako behar bat baldin badu, Banakako Harrera Protokolo (PAI) bat beharrezkoa izanen da. Eskolako zuzendaritzak bete beharreko inprimaki bat banatuko dizue. Eskola zerbitzuarekin ere kontaktuan sartu behar duzue (zenbakia) dosierra lantzeko eta lan-taldeari harrera protokoloa jakinarazteko.
Osasun arazoengatik diren dieta bereziak Banakako Harrera Protokoloekin kudeatzen dira. Kasu horretan diren gurasoek haurraren bazkaria segurtatu beharko dute.
Zenbat balio du?
- Lehenik CAF webgunea kontsultatu familiaren kozientea jakiteko (http://www.caf.fr);
- Ondotik, familia kozienteen araberako prezio taula begiratu;
- Familiak ez badu CAF kozienterik, diru-sarreren frogagiriak aurkeztu beharko dira (zerga agiriaren 4 orriak) kalkulua egiteko. Aplikatzen den tarifa tarifarik altuena izanen da.
Eskolaldi inguruko harrera
Herriko etxeak antolatzen du eskolaldi inguruko harrera, eskola hasi baino lehen eta ondotik: goizetan 7:30etik aitzina, eguerdiko pausan eta 18:30ak arte. Ikasturte osoan zehar, hainbat aktibitate eta jarduera proposatzen dira.
Izena emateko (haurtzaindegian, jantegian edo/eta aisialdi gunean) Familien Atarian konekta zaitez.
Eskolaz kanpoko laguntza
Etxeko lanak egiteko laguntza eta eskolari loturiko jarduerak antolatzen dira astelehen, astearte eta ostegunetan, eskolatik landa, 12 haurrentzat. Helburua, haurrei sostengua ekartzea da metodologia aldetik eta ikasteko beharrezkoak dituzten autonomia, ikasteko plazera eta konfiantza transmititzea. Laguntza hau Urruñako haur guzientzat irekia da.
Gurasoek erabakitzen ahal dute haurraren izena ematea edo irakasleek eta beste profesionalek aholkatzen ahal diete. Zerbitzu honek gurasoak laguntzen ditu beren rolean eta haurraren eskola ibilbidea segitzen.
16:30etik 18:00etara hiri-barneko eskolan. Izen ematea beharrezkoa.
Prezioa: 10 € hiruhila.
Kontaktua: 05 59 85 94 26 / 07 61 87 31 47
Aisialdi gunea
Ikasturtean zehar, Urruñako herriak hainbat aisialdi jarduera proposatzen ditu oporretan eta asteazkenetan, 3 eta 14 urte bitarteko urruñarrentzat.
Asteazkenetako ordutegia
- Egun erdiko harrera bazkariarekin, 7:30-14:00 edo 11:30-18:30
- Egun erdiko harrera bazkaririk gabe, 7:30-11:30 edo 13:00-18:30
- Egun osoko harrera 7:30-18:30
Oporretako ordutegia
- Goizeko harrera 7:30-9:00 – ordainduz
- Eguneko harrera 9:00-17:00 – ordainduz (bazkaria eta krakada barne)
- Arratseko harrera 17:00-18:30 – ordainduz
Herriko kirol jarduerak
Urruñako Herriko Etxeak, hezitzaile tituludunen zaintzapeko kirol jarduerak proposatzen ditu urte osoan, eskoletan eta herriko egituretan.
Helburua : urruñar guziek kirola praktika dezaten ahalbidetzea