Ordainpeko aparkatze legedia ekainaren 23tik irailaren 7ra arte :
- Sokoako auzoan : 179 lekuko perimetroan, Untxin eta Ziburuko hondartzen inguruetan, : 9:00etatik 19:30etara, egunero, igandeak eta besta egunak barne (30 minutu urririk egunka), ordaintzen den aparkaleku gunea.
Urte osko aparkatze legedia :
- Sokoako auzoa : RD912ko saltegien inguruetan aldiz, eremu urdinean aparkatzea arautua izanen da . Haatik, " geldialdi lasterrerako" lekuak atzematen ahalko dira, saltegietan erosketa azkarrak egitea ahalbidetzeko.
- Pausuko auzoan: Pausu plazaren inguruetan eta RD810aren zati batean eremu urdinean aparkatzea arautua izanen da, 9: 00etatik 18:00etara, gehienez ordu bat eta erdiz. Horrez gain, disko urdin bat agertaraztea derrigorrezkoa izanen da. Haatik, " geldialdi lasterrerako" lekuak atzematen ahalko dira, saltegietan erosketa azkarrak egitea edota farmaziara joatea ahalbidetzeko
- Hiri barnekoa auzoan: René Soubelet plazaren inguruan eta Jean Fourcade, Clément Laurencenea, Dongaitz Anaiak, Bernard de Coral eta Notre Dame de Socorri karrikaren zati batean aparkatzea arautuko da, 9: 00etatik 18:00etara, gehienez ordu bat eta erdiz, igandeak eta besta egunak barne. Horrez gain, disko urdin bat agertaraztea derrigorrezkoa izanen da. Haatik, " geldialdi lasterrerako" lekuak atzematen ahalko dira, saltegietan erosketa azkarrak egitea ahalbidetzeko.