Mendi

Betizuen urratsei segituz 

Urruñako herria Bidasoa eta Urdazuri ibaien artean kokatua zen historikoki (Hendaia eta Ziburu herriak sortu aitzin), itsasoaren eta mendien artean, pentzeen eta basoen artean, Gipuzkoa eta Lapurdi artean. Urruña erdigune bat dela erran daiteke, eragin ezberdin anitzek aberasten dutena. Xendra honi esker, mendialdea eta eremu natural zabalak ezagutuko dituzu, gizakiak eta kabalek markatu bazterrak. Oraindik ustiatzen den basoan, harrobi zaharretako zuloetan, edota antzinako bidexketan barna, gibelerako bidaia bat eginen duzue mendeetan zehar. Toki hauei esker antzina-antzinako garaietan murgilduko zarete (lehen gizakien denbora), jauntxo eta erregeen denbora (ospearen biltzeko borrokan), harri-jotzaile ausarten egunerokoa, kez beteriko ikazkin eta artzain nekagaitzen bazterrak…  

Interpretazio bidearen planoa

Argibide gehigarriak

Trikuharriak eta Harrespilak

Zuhaitz kimatuak

Zohikaztegiak

Errentsuko Gotorlekua

Mugarriak

Rhun-E : Larrungo mendigunearen antolaketa 

Elgarrekin lan egiteko gune bat

La Rhun-E proiektuak Larrungo mendigunearen antolaketa eta gune honen kudeaketa partekatu baterako mugaz gaindiko gobernantza bat plantan ezartzea du xede.  

Nafarroa eta Pirinio Atlantikoen artean kokatua, Larrungo mendigunea Sara, Azkaine eta Bera herrietako lurraldean hedatzen da. Mugaz gaindiko eremu partekatua itxuratzen du ezin hobeki. Balio handiko natura- eta ondare-eremua izanik, eragile guzien arteko kudeaketa koordinatu bat eskatzen du, baita bere ingurumen paregabea babesteko helburua duen denen arteko jokabidea ere.

Haatik, zailtasun bat baino gehiago agertzen dira: gunera heltzeko bidea, gailurretako bentetako ur zikinen kudeaketa, ibilketa bidexketako hantatzea, landaredi eta aberediaren gaineko eragina, natura guneen sailkapenaren mugaz gaindiko desoreka, etab. La Rhun-E proiektuak erronka horiek altxatzeko xedea du gunearen ingurumen orokorraren kalitatea hobetzeko eta bitartekaritza eta sentsibilizazio tresnak sortzeko bidea eskainiko duten ikerketak eta obrak eramanez.

Kudeaketa eta komunikazioaz gain, proiektuaren ekintzak ondokoetan dautza:

  • Larrungo mendigunearen ingurumen- eta mendi-kalitatea leheneratzea;
  • Larrungo mendigunearen natura- eta kultura-ondarea ezagutzea, zaintzea, balioan ezartzea, bitartekaritza;  
  • Gobernantza eta elkarlan eredu berri bat dakarren denen artean aritzeko bide bat sortzea.

Urruñako herriak proiektuaren lan-ardatz guzietan parte hartuko du. Dituen eskumenen arabera, mendigunean, artzain-eremuak mantentzeko eta berriz irekitzeko inbestimenduak eginen ditu. Mendigunera heltzeko bideen antolaketetan parte hartuko du, joan-etorriak hobeki kudeatzeko. 

Gailurretako lurren gaineko lan bat eramanen du lursail bat erosteko.  

Egutegia

2024ko urtarrila - 2026ko abendua

Proiektuaren partaideak

Pirinio Atlantikoetako Departamendua - Proiektu-buru

Nafarroako Gobernua

Euskal Hirigune Elkargoa

GAN-NIK (Nafarroa)

Sarako herria 

Azkaineko herria 

Urruñako herria 

Berako herria

Proiektuaren aurrekontua

2 999 088 €

Proiektuaren diruztatzaile-kideak

EGEFek du proiektuaren %65 diruztatzen, mugaz gaindiko POCTEFA programaren parte gisa

Egoera

Mugaz gaindiko proiektua

Zertan : Aribidean

Urtea : 2024